Bermeo gertutik: Busturialdeko Orientazio Jardunaldiak
Joan den larunbatean, apirilaren 18an, Bermeon izan ginen Ugutz, Neskutz eta Naiara Busturialdeko Hezkuntza Azokan gure eskaintza ezagutzera emateko.

Eskualdeko familiekin elkartzeko aukera paregabea izan zen, hurbiltasuna eta konfiantza nagusi izan ziren jardunaldi batean. Eskualdeko jendearen berotasuna eta harrera ona azpimarratu nahi ditugu. Goiz atsegina igaro genuen bertaratutakoei goi-mailako heziketa-zikloen inguruko informazio zehatza eskaintzen. Familien zalantzak argitu genituen modu pertsonalizatu batean.

Gainera, gure ikastetxearen berri emateko elkarrizketa bat ere egin ziguten azokan bertan eta gure eskaintza zabaltzeko aukera izan genuen hedabideetan.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

OBJETIVO DE DESARROLLO SOSTENIBLE 4: 'EDUCACIÓN DE CALIDAD'
Garantizar una vida sana y promover el bienestar para todos en todas las edades
Volver











